XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Limitean:

Hots:

Hau da, msub2 masarekin doan erreferentzi sistemak ez du ia-ia azeleraziorik edo, bestela esanda, sistema inertzialtzat har daiteke.

Sistema honetan finkaturik, msub1 masaren higidura azter dezakegu, beronen gainean eragiten duen indarra elkarrakziozko indarra izanik (Fampsub12;).

Bi gorputzen problema hau sarri ageri da Fisikan, problema korapilatsuagoren baten laburpen gisa.

Honela Ilargia-Lurra sistema modu honetan azter daiteke Lurretik.

Berdinki azter daiteke Eguzki inguruko sistema planetarioa edo eta hidrogenoaren atomoa (Mekanika Kuantikoan sartu gabe).

7.4. MOMENTU ANGELUARRAREN TEOREMA

Oraingo puntu honetan, partikula-sistema baten momentu angeluarraren teorema aztertzera saiatuko gara.

Argi dagoenez:

Demagun bi partikulaz osoturiko sistema bat.

Azterketa errazteko asmoz hartu dugu sistema sinple hau, baina arrazonamendua baliozkoa da edozein partikula-multzotarako.